Skip to content

Dawamoruren liburuaren aurkezpena, Ordizian (Urt 30, 19:00)

January 28, 2013

Duela egun batzuk ezagutu genuen Dawa. “Silvestre, comestible y creativo. Recetario para la soberanía alimentaria” liburua idatzi berri duen bizitza luze eta zabaleko gaztea. Hamar urte inguru eman zituen Kolonbian eta Ekuadoreko herriko jendarteetan. Elikadura burujabetza, komunitatea, bizimodu kontzientea, elikadura, sormena,… horiek dira Dawaren gai kutunetako batzuk.

Dawamoruren liburua

Aurreko egunean mezu hau bidali digu. Hitzaldia ematekoa da bihar bertan Ordizian! Oso gomendagarria iruditzen zaigu!

Hurrengo Asteartean urtarrilak 29an (19:00), Ordiziko Barrena Kultur Etxean “Silvestre, comestible y creativo. Recetario para la soberanía alimentaria” liburua aurkeztuko det. Garai batean erabiltzen ziren basa-baliabideei buruzko hitzaldia eta gaur egungo petrolioaren zenitari aurre egiteko era sortzaile bat. Ezkurrak, Gaztainak, basalandareak, itsas belarrak, loreak eta bestelako baliabideak erabiliz: haien bilketa,errezeta eta burujabetzarekin dauken harremana ikusiko degu.

Arratsaldeko 19.00tan itxoiten zaituztegu.

Hemen bideo interesgarri bat (Ekuadoren, Cotopaxi komunitatean Dawak parte hartu izan duen proiektuari buruzkoa)

… eta hemen Dawa entzuteko parada, irratian izan barri genuen ordubeteko elkarrizketa gozoan.

Osasune eta bizi gogue!

@Eleder_BuM  
www.burumapak.blogspot.com
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz

From → Uncategorized

Leave a Comment

Leave a comment